ANTOLAKUNTZA ZELULARRA

 

        Angel Errok ariketa bat proposatu digu, Iruñaz ari edonorako balio duena:

        Autobusean, kalean, eraikin publikoetan eskuko telefonoa hartu eta mintzatu. Ahalik eta gai interesgarrienaz —nazioarteko kultur izenak sartuta—, alaienaz —irri eginez tarteka—. Solaskideaz gain, iruindar guztiak seduzitu behar bagenitu bezala. Telefonoa itzalita ere.

        Poetak badaki gaizto erakartzen.

Angel Erro. «Bi gaitzespen eta proposamen bat». Argia, 2009-07-05

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus