Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

INOIZ INORI INON

 

        Aspaldi du gaztelaniazko hiztunik ugarien eta onenak idazlerik ugarien eta onenak ez daudela ez Gaztelan ez Espainian. Horregatik, aldian behin, espainiarren bati egokitu behar zaio titulua, eta zabaltasun demokratiko horretan eman zioten —gaztelania eredu gaztelar minoritarioan indartu behar izateaz gainera— Francisco Umbral moduko idazle herbal bati Cervantes Saria 2001ean. Espainiako sari gorena da literaturan, erregeak ematen du.

        Nunca fue la nuestra lengua de imposición, sino de encuentro; a nadie se le obligó nunca a hablar en castellano: fueron los pueblos más diversos quienes hicieron suyo, por voluntad libérrima, el idioma de Cervantes.

        Voluntad libérrima, ezin libreagoko borondatez.

        Jauregiko idazlariak ez dira oraino ohartu gezurra ageriagoan uzten duela estilo hanpatuak.

Espainiako Erregeak esana Cervantes Sariaren zeremonian, 2001-04-23

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus