Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

OTAÑOREN GALDERA

 

        Har dezagun oihal puska gona bana egiteko zazpi ahizparendako, alde batera ebaki hiru zati, bestera lau: oihal bera da beti.

        Oihaltzat hartu zagun euskera, guraizetzat Bidasoa,

        ibai koxkor bat besterik ez da, hutsa balitz itsasoa:

        elkarren hurbil daude zazpiak, muga deitzen da Pausoa,

        zergatik izan behar ez degu famili bakar osoa?

        Itsasoa balitz, errazago iraganen genuke Bidasoa, errazago zaigu euskaldunoi Amerikaraino iristea elkarrengana biltzea baino, Bidasoak moztu egiten du gure ibilia, aiztur garratza da.

        Euskara da bertsolariaren printzipio politikoa, hizkuntzak egiten gaitu hurbil eta eskubidedun, kontzientzia amankomun bateko.

        Ameriketara joan behar izan du horrelakorik kantatu ahal izateko.

Pedro Mari Otaño. Bertsoak. Auspoa, 1994

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus