ERREGEAREN AURRETIK PRINTZEA

 

        Luis Luciano Bonapartek hizkuntzak maite zituen, hizkuntzak ikertzea. Itzultzaile mordoxka kontratatu zuen Euskal Herrian, Eliza Katolikoaren Katixima eta antzekoak itzul ziezazkioten hainbat euskalkitan eta azpi-euskalkitan.

        Berak mugarritu zuen bulego askotan ikusten ahal dugun zazpi euskalkien mapa.

        Les parles d'Irun et de Fontarabie, et surtout celui de Lezo, on subi les atteintes les plus rudes de la part du dialecte guipuscoan, qui est celui de la province à laquelle appartienent ces trois localités.

        Barne-ikuspegia dauka, hizkuntzen entomologoa da: hizkuntza hizkuntzaren barruan bizi dela uste du, ez gizartean.

        Ez zaio bururatzen barne-aldaketak kanpoko eragile baten edo batzuen ondorio direla sarritan, hizkuntzak tresna sozialak direla. Ez du konprenitzen ahal eboluzioa.

        Euskararen etsairik handiena euskara zaio, incólume eduki behar baitugu, lezotarrak gipuzkoartu barik, berak ezarri maparen mugak hausteke. Segregazio linguistikoaren aldekoa da hizkuntzaren jatortasunaren izenean.

        Bonapartetarrak bat egin zuen Borbondarrekin.

Joxan Elosegi. Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria. Paper Hotsak, 2004

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus