Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

HEGAZKINETIK 2

 

        Bi ziren, ehizakoak. Babes eskasa bonbarderoak zaintzeko. Itzuliak ematen, han goian. «Noiz arraio azaldu behar dira gureak?» Gero jaitsi egin ziren apur bat, eta lubakiari buruz ekin zioten. Tirorik ez. «Zer jukutria...?» Etorri ziren bezala urrundu. Paperak. Lubakian bertan jausiak ziren batzuk, hartu egin zuen. Euskarazko idatzi bat, ulertzen ez zuen zer edo zer behintzat, hegazkinetarik, Kalamuan.

        «Eran de los nuestros!»

        Eta erdaraz egiten ez zuen atxabaltarrari pasatu zion.

        Azkaneko deia:

        España'ko nortian darabilgun guda edo guerra au beriala amaitzeko asmua artu dot.

        Iñor il ez badozue eta daukozuezan armak itxi eta gugana etorten bazarien suen bizija eta ondasunak gordeko doguz zuentzako oker barik.

        Onela gaur berian egiten ez badozuen Bizkai guztiak deseguin edo apurtuko dot, guda edo guerra'ko Fabriketatik azirik.

        Jakin eguizue ziur eguiteko oso-oso guertauta nagoala biar diran gauza guztiak ezkuetan daukedaz ta.

        General Mola.

        Gerra psikologikoa ari zen egiten Mola: erdaraz mehatxua zen; euskaraz, napalm erregarria.

        Bazekien euskara inbadituz errazago jabetu ahal izanen zela lurraldeaz. Inbaditua zeukala erresistentzia.

        Euskarak eusten dio gure izanlekuari, iduri eta zutabe.

Josu Chueca / Luis Fernandez. Espainiako gerra zibila Euskal Herrian. Euskaldunon Egunkaria, 1997

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus