Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

GALDU ZUENAREN LANTUA

 

        Badira nahiago luketenak euskara galdua balego.

        Batzuk euskararen etsaiak dira, beste batzuk euskararen maitaleak.

        Euskara galdua balego, argudio politiko bezala erabili ahal izanen lukete maitaleok: «Zuek hil zeniguten!», eta malkotan urtuko lirateke, madarikaziorik saminenak jaurtiko lituzkete erahileen gainean.

        Hizkuntzak ez dira tresna hutsak. Euskarak sentimenduak transmititzen ditu, eta euskara galduarena ere bai, erdaldundu askori.

        Al nacer me mutilaron la lengua.

        Yo tenía derecho a aquella lengua que oía en boca de mi abuela entre los castaños de la huerta de Orozko.

        Euskara ez da arkadia idealizatu bat, Orozkoko baratzea.

        Inguruan daukate, bizirik, bere atsegintasun guztiekin, erabilgarri, alegia, hilezkor egiteko, maite dutenek.

        Oterok politikoki interpretatzen du mutilazioa: «nik eskubidea neukan». Entzuteko minak esaten dizkie, saihetsetik, amonaren hizkuntza hura transmititu ez ziotenei, aldrebestu egin nahi luke, euskal poeta (ere) izan.

Blas de Otero. Que trata de España. Visor, 1981

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus