Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

HAZPARNEN

 

        Euskaltzain oso izendatu zuten Piarres Larzabal 1963an. Bere biziaren berri eman zuen sarrerako hitzaldian:

        Bai, eskerrak zor diozkatet Hazparneko ikastetxean erakasle ukan ditudan apezeri. Etxe hontan sartu nintzalarik hameka urtetan, horko apezek gain-gainetik debekatzen zaukuten eskuaraz mintzatzea! Eskola bakotxak bazaukan ziri-mutur bat, 'anti' bataiatua... 'Anti' hura, eskuaraz mintzatzen zenari, eskurat emaiten ginion, eta nork ere hura izaiten baitzuen arratsean berekin, harek behar zuen berrogoita hamar aldiz idatzi erranbide hauxet: 'Je ne parlerai pas en basque'.

        Zenbat aldiz berrogeita hamar aldiz «Ez naiz euskaraz mintzatuko»?

        Larzabalek hamaika urte, 1926.

        Eskola publikoan jasan duen zanpaketak apezenean du segida. Mutikoa oldartu egin zen halako batez. Euskalduna, euskaltzalea eta abertzalea bihurtu zuten sobera zanpatuz.

        Larzabal bateko, gelak beteka erdaldundu zuten (euskal) herria.

Piarres Larzabal. Idazlanak VI. Elkar, 1995

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus