EUSKARA POLITIKA DA
(OKZITANIERA BEZALA)

 

        Hizkuntzak ez dira aseptikoak, denak daude politizatuak. Euskara ahaleginetan bizi da kontsentsu sozial zabalena hartzeko. Horregatik, min ematen digu zenbait akusaziok.

        Politika baten zerbitzuan den hizkuntza, ez da inoiz benetako hizkuntza izanen.

        Euskarak pluraltasuna behar du, beste edozeinek bezala.

        Salaketa hori, euskaraz mintzatzea edo euskalgintzan jardutea politika egitea dela, larria eta mingarria izanik, ez da funtsezkoa, koiunturala baizik. Luze gabe entzunen dugu ostera, hauteskundeetan ugari egiten baita hitz hemen bertan ez bada beste nonbait botoak jasotzeko.

        Eta artseniko dosi txipiek, pikorka, espirituak pozoitzen dituzte.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus