Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

BURLATZEN NAIZ

 

        Aiorabide eta bere lagunak —hizkuntzaren mihia— urkatzen garrotatzen zituzten hartan, Lapurdiko apez xume batek salatu egin zuen gure klase gorenak hizkuntzari egin saldukeria.

        Burlatzen naiz Garibaiez

        bai halaber Etxabez,

        zenak mintzatu baitire

        erdaraz eskaldunez.

        Kopla pare honek egin du Claveria hilezkor, satirazko kopla pare honek erakusten digu logika baten bide galdua.

        Ezen zirenaz geroztik

        eskaldunak hek biak

        eskaraz behar zituzten

        egin bere historiak.

        Ehun urte geroago Etxepareren deiak bide egin du Iparraldean: eskolatuek ez dute hizkuntza ez burutik ez eskutik utzi, eta orain bertzeak oro burlatzen ziren hartaz idazten ez dutenei egiten diete beraiek burla, bertzeak oro burla gaitezen euskaldun motzepelez.

Joan Claveria. «Laudoriozko koplak», 1636 [Joanes Etxeberriren Elizara erabiltzeko liburua-ren Dedikazionean].

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus