Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1994ko maiatzak 7

 

Berdin dio

zure begien koloreak.

Berdin dio.

Berdin dio

zure galtzak duen zimurrak.

Berdin dio,

berdin dio.

Berdin dio

ekarriko zaituen autobusaren matrikulak.

Berdin dio zure irribarreak.

 

Baina berdin dio orobat

zu nor zaren ere,

berdin dio, berdin-berdin dio,

eta horixe da min ematen duena,

min berdin ez diona,

min guztiona dena,

min mina, min lehenetan lehena,

min mina, min azkenetan azkena,

min dena gure egiazko barrena,

min zer garen benetan dioena,

minaren min, minik minena

muinaren muin, muinik muinena,

errai bizi, gu zin-zinez garena.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus