Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1992ko irailak 5

 

        Zahartu, zikindu, herdoildu, gastatu, puskatu, hautsi, galdu, bertan behera utzi edota ahaztu dena baino ez zaigu geratzen. Horrixe eutsi behar diogu, goi mailako garai distiratsuotan. Txikiak izan, txikia maite. Nekea dugu atsedenerako aukera bakar, mina gozamenerakoa, dardara lasaitasunerakoa; galtzea da gure irabazpide bakarra. Sakoneraino jo dezagun, ordea, egoskor, zahartu, zikindu, herdoildu, puskatu, hautsi edo galtzeko beldurrik gabe. Hor gaude gu eta horixe da garrantzitsuena, horixe da dena.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus