2002ko martxoak 8

HEMEN EGON DA LARRIA

 

Hemen egon da larria.

Beste askotan bezala,

egonaldi labur eta arina egin du,

ezer larririk esan gabe.

 

Hemen egon da larria.

Ahitzear den idazteko gogo koxkor hauxe

besterik utzi gabe alde egin du.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus