2003ko azaroak 26

EZER HAUTSI GABE

 

Zaila da ezer hautsi gabe

entzuna izatea.

Zaila da ezer hautsi gabe

nork bere burua ondo adieraztea.

Zaila da ezer hautsi gabe

ezer izatea.

 

Hala ere, batzuetan,

usterik gutxienean,

ingurukoari leun heldu

eta mundua, bizitza

arrotz zaizkigun

jostun-esku trebez

irun, irun eta irun,

iraun, iraun eta iraun

egiten dugu, egiten dugu

egiten dugu, ezer hautsi gabe.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus