2005eko azaroak 4

 

        Gauza guztietarako lekua dute egungo etxe atsegin, argi, alai eta egokiek. Tristurarentzat izan ezik. Eta tristura etxean sartzen denean, etxe osoa bereganatu arte barreiatzen da, erremediorik gabe.

 

* * *

 

        Saritu maitatu baino askoz ere errazago egiten den jende ugari bizi da Ospearen Etorbidean.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus