2004ko abuztuak 5

 

        Garbigailua, sukaldea edo hozkailua mugitzean, etxe-tresnaren atzealde ilunera aspaldi erori eta bertan lizundutako zikinkeriak geratzen dira agerian. Jakineko kontua izanagatik ere, kezka domestikoen esparrutik haratagoko izu arrazoirik gabekoa eragiten dit beti une horrek, barru-barruan.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus