2006ko urtarrilak 2

 

        Bata bestetik zeharo urrun diruditen ikuspegi edo jarrera aurkakoenak ere bidera daitezke, zein bere aldetik, bata bestearekin harremanetan jarri gabe, «bai, baina ez» bateraino bata, «ez, baina bai» bateraino bestea. Eta behin horretaraino iritsita, bi jarrera edo ikuspegi horiek ez dira horren urrun eta horren aurkako ageriko.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus