Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko uztailak 26

 

        Helmugara bakarrik eta irabazle iristen den txirrindulariak pedalei eragiteari utzi eta besoak altxatzeko astia izan ohi du, bere garaipena estuasunik gabe ospatzeko aukera. Egin beharreko guztia egina du, garaipena ziurtatua. Inbidiaz begiratzen diet telebistan edota egunkariko argazkietan txirrindulari horiei. Neure bizimoduan horrelako uneak izan nahi nituzke, horrelako uneen bila nabil, baina berez bizitzan ezinezkoa da, ezinezkoa zait helmugara bakarrik eta irabazle iristen diren txirrindulariak imitatzea. Ezinezkoa zait horren era lotsagabean murgiltzea garaipenaren eztitan, ezinezkoa baitzait garaipena garaipen gisa sinetsi eta tratatzea ere.

        Txirrindulari batek helmugara bakarrik eta irabazle iritsi, pedalei eragiteari utzi eta besoak altxatzen dituenean, inbidiaz begiratzen diot, helmuga zeharkatu, kazetarien eskuetan erori eta bizikletatik eraisten duten arte. Orduan bereak egin du; amaitu da garaipena, eta hutsaltasunaren tenorea heldu da gogoetaren eskutik.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus