2002ko maiatzak 1

 

        Egin, egin eta egin, zenbat gauza egin ditudan! Egin beharrak, egin nahiak, nahitaezkoak eta nahieztakoak asko, istripuzkoak, oharkabekoak, ez dakizkidanak ere izango ditut eginak... Egin, egin eta egin. Hala ere negar da, egiten dudanean, ondoen egiten dudana, indar mistiko handienez, munduarekiko batasun zintzoenez, beste ezer egitean baino barrukoagoa den indarrez. Neuk eta edonork, lehen, orain, gero, beti eta noiznahi egindakoak oro, gupidaren inongo aztarrenik gabe, kolpe bakar eta saihestezin, eztabaidaezin, erantzunezin batez ukatzen, suntsitzen eta deusezten dituen negarra.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus