2005eko martxoak 21

 

        Markos Zapiain adiskidearen blog abandonatuko txoko batean utzitako mezua: «Beste gauza askori bezala (trenbideak, fabrikak, baserriak, autoak, itsasertzean hondoratutako ontziak, amoranteak...), blogei ere edertasun poetiko esanezina eransten die abandonuak. Hori izan al duk buruan, Markos, blog hau horrenbeste denboraz ez ukitzeko erabakia hartzerakoan? Hala izan bada, bete-betean asmatu duk; eta hala izan ez bada, are betetasun handiagoan».

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus