2006ko urtarrilak 16

 

        Ez naiz gurasoek irakatsi zidaten bezala bizi. Eta pozgarria zait hori.

        Baina ez zait iruditzen nire bizitzeko modua gurasoek irakatsitakoa baino hobea denik funtsean. Eta hori ere pozgarria zait.

 

* * *

 

        Arrazoi osoa zuen Bernardo Atxagak hitzaldi batean esan zuen hartan: Fairy markako baxera-garbigarri pixka batek lan asko egiteko aukera ematen du. Beste marka bateko baxera-garbigarria erabiltzen dudan bakoitzean —Alin markakoarekin proba egitea egokitu zait gaur—, Atxagaz oroitzen naiz, eta aspaldi eman zuen hitzaldi hartan arrazoi osoa zuela egiaztatzen dut.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus