2001eko otsailak 24

 

        Egunero egiten dut, lanera joateko, Urnietatik Andoainako tartea errepidetik. Duela hamabost bat urteko oroitzapena datorkit burura batzuetan, errepide horrexetatik iragatean, autobusaren leihatilatik inguruko mendi ezezagunetara begira —etxetik urrun orduan, orain ez bezala, Azkoitian bizi bainintzen—, bidaiatzen ari nintzela iruditu zitzaidanekoa. Eta une hura oroiturik bidaiari sentitzen naiz berriro —lanera joate ezin arrunt eta egunerokoagoan—, orduko bidaia berean jarraitzen dudalako kontzientzia osoz.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus