2001eko irailak 7

 

        Infinituak dira norberaren etxetik bertatik abiatzen diren bideak, infinituak norberaren etxe inguruan ikus eta ezagut daitezkeen lekuak. Eta ezagututako lekua ere ez da inoiz berbera izaten; lekua aldatu ez bada ere, norberaren begiak bai. Ez da inoiz, horrenbestez, inguruaren ezagutza amaitzen. Bizitza osoa da ingurua ezagutu eta baitaratzeko asmo zoro bat, irrika inozo bat, bukatu gabea ezinbestean.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus