2003ko irailak 2

 

        Aukera dezagun leku bat mapan. Inguruko lekuetatik bereizten duen distantzia da, izenaz landa, leku hori mapan definitzen duen datu bakarra. Aukeratu dugun lekuak ez du, mapan, beste euskarririk, beste izaerarik, beste esentziarik, beste nortasunik. Distantzia baino ez da.

        Geu ere distantziak definitzen gaitu. Geu ere distantzia baino ez gara.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus