1998ko abenduak 16

 

        Logikaren, gizabidearen, jendetasun heziaren eta zintzotasun zibilizatuaren gailur izaten dira gure arteko bilkura batzuk: omenaldiak, bataioak, ezteiak, auzokideen bilerak... Horrelakoen ondoren sentitzen dut beste inoiz baino larriago —narrats eta zabar lotsagabea izateko gogoarekin batera—, poesiarik hautsi eta desitxuratuenaren premia.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus