2005eko urtarrilak 17

 

        Lantzean behin saltoki gune handi batean sartzen naiz, ezer erosteko asmorik gabe, oraindik ere horrelakoetan, jende artean galdu eta ezereztua, aurrean harrapatzen dudan guztia txikitu eta jende guztia banan-banan tiroka hiltzeko gogoa sentitzen dudala baieztatzeko. Lasaitu egiten nau horrek. Oraindik ere zerbait-zerbait gelditzen da.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus