Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko abenduak 1

 

        Agian inoiz ez diot utziko idazteari. Beti geratzen baita sentimendu berezia, ideia berria, norberaren distira ortzaize mugagabearen urruntasunean galdua, beti behar izaten baita leiho bat noiznahi zabaltzeko modukoa, beti baita pozgarria bainuetxeak ere badirela jakitea, elkarte humanitarioak, erlijio abegikorrak, zubipeko aterpeak, goizaldera arte ixten ez diren tabernak, zoroetxeak... Besterik ez balitz ere, literatur kondar zaharrak, urteen joanean ene baitari estu atxiki zaizkionak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus