2005eko martxoak 31

 

        Literaturaren historiako poetarik tristeena izan nahi nuen. Eta akaso izan naiz, edo banaiz, edo izango geroago. Baina inoiz ez da ziur eta zehatz jakiterik izango. Horregatik orain, zentzudunago eta helduagoa izaki, neure adinarekin bezala garaiarekin ere bat eginez, Tristuraren Museoko edo Etsipenaren Interpretazio Zentroko zuzendari izatea dut amets eta xede.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus