2005eko apirilak 21

 

        Ederra da inoiz izan gabeko leku batera iristea. Baina baita leku ezagun batera inoiz ibili gabeko bide ezezagunetik iristea ere. Eta zenbait lekutan izatea beti zaigu eder eta hunkigarri, haraino edonondik edo edonola iritsita ere, horren maiteak ditugu.

        Lekuei buruz bezala, pertsonentzat ere balio du esan dudanak. Mutil koxkorretan zailtasun handiak izan nituen pertsonekin ondo moldatzeko, eta bizikletarekin egindako ibilaldi bakartietan ezagututako lekuei eman nien pertsonei ezin eman nien atxikimendua eta maitasuna. Harrezkero, lekuak ia-ia pertsonak dira niretzat.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus