2001eko azaroak 22

 

        Ikara apur batez esnatu naiz amets ilun batetik. Lasterketa bat ikusi dut, Donostiako Bulebarrean akaso, ez dakit seguru. Zorua bustita zegoen. Bi eratako lasterkariak ziren lehian: batetik, gorputzik gabeko gizakiak, burua baino ez zirenak; bestetik, oilasko-gorputz txikiko gizakiak. Batzuek zein besteek gorputz oso eta normaleko pertsonak zituzten laguntzaile eta bultzatzaile. Gupidagarriak ziren benetan; oilasko-gorputza zutenak batez ere. Zoruaren bustitasunetik babesteko plastikozko zira bana jantzita, orro lazgarriak egiten zituzten.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus