Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1994ko martxoak 22

IPARRORRATZA

 

        Tarteka-marteka mendian ibiltzeko ohitura dudanez, iparrorratza edukitzeko apeta nuen aspaldidanik, eta orain hurrengoan erosi egin nuen bat, txikia eta sinplea, polita. Erosi nuenez geroztik mendira joaterik izan ez dudan arren, aldean daramat beti iparrorratza, eta, bururatzen zaidanean, begiratutxo bat ematen diot, iparra non dagoen adieraz diezadan.

        Ibiltariak mapak bezala, pentsalariak liburuak ditu bide erakusle. Baina pentsalariari iparra non dagoen esango dion trasterik ez da oraindik asmatu.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus