Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1990eko otsailak 3

 

        Jaioterriko plaza nagusian jaialdia zegoen gaur gauean. Herriko gazte jende berria zebilen parranda eroan, ezezagunak zaizkidan belaunaldi berri freskoak. Neuk ere hamabost, hamasei, hemezortzi edota hogei urte izan nitueneko kontuak etorri zaizkit gogora. Neurri handi batean behintzat, bete egin ditut orduko ametsak. Nire bizitzako filmean neure gustuko eszenak eta irudiak izan dira, ez asko-asko ere baina bai orduko mito zaharren ukiezintasun beldurgarri hura urratzeko lain behinik behin. Ez naiz urrutira iritsi, ez dut inork zeharkatu gabeko muga arriskutsurik hautsi, baina ziur naiz orduan izan nintzen gazte ameslari amarrugabeak miretsi egingo lituzkeela azken urteotan izan naizenaren kontu asko. Hitza hartu dut, hitz egin dut eta azaldu eta azaleratu egin ditut barnean nituen fantasmarik handienak, zikinenak, trabagarrienak, ezerosoenak. Hitzaren bidez, adierazi egin dut barruan nuena, eta oraindik ere horretarako aukeraren jabe naiz, hain premiazko ez bazait ere beharbada dagoeneko.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus