Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1988ko ekainak 13

 

        Auto-stop egiten gizon bibotedun batek ekarri nau etxera. Ustekabeko euriak harrapatu eta bustita nengoen auto-stop egiten, bere auto handi dotorearekin alboan gelditu zaidanean. Gero, bidaiak iraun dituen hogei minutu eskasetan izan dugun solasaldia aski izan du gizon bat dela erakutsi ahal izateko. Auto handi dotorea ez ezik, lan garrantzitsua ere badu, emaztea eta pare bat seme-alaba edo. Apaltasun zintzo batetik irten gabe mintzatu bada ere, bere hitz egokiei benetako gizonaren harrotasuna zeriela iruditu zait. Edota agian neuk, bere ondoan eserita, neure buruari euli bustiaren antza hartzen niolako izan da besterik gabe. Izan ote ninteke ni inoiz hura bezalako benetako gizona hala nahi izanez gero?

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus