2001eko uztailak 28

GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK

 

        Zahartzen ari eta, bihotza bareago izango zuelakoan, idazle zakarrari, hil baino lehen, maila handiko saria ematen ausartu ziren.

        Txaloz hartu zuten ekitaldi ofizialean, hizketan hasi aitzin. Ahots dardartiz mintzatu zen:

        — Txaloak jo dizkidazue baina gorrotatzen zaituztet oraindik.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus