2001eko azaroak 30

 

        «Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da», idatzi zuen Koldo Mitxelenak, Euskal literaturaren etorkizuna artikuluan. «Etengabeko galdegite hau ez da oraindik bukatu, ezta bukatuko ere gizona gizon deino. Erantzunak asko dira; gogo-betekorik, ordea, ez».

        Beti pentsatu izan dut sakonean honako esaldi hau zeukala buruan, berak ere ez jakin arren: «Gizona gizon denez gero, norekin jo galdezka ari da. Etengabeko galdegite hau ez da oraindik bukatu, ezta bukatuko ere gizona gizon deino. Erantzunak asko dira; gogo-betekorik, ordea, ez».

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus