Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko azaroak 19

 

        Garaiak eta inguruak moldatzen gaitu neurri handi batean, egia da, ez da dudarik; lehen horrelakorik sinetsi nahi ez izan arren, gaur egun ongi ulertua eta onartua dut hori. Baina hala ere beti geratzen da moldapen horretatik kanpoko geure izaera ezagutzeko gogoa. Ingurutik independentea litzatekeen geure nortasunaren harrotasuna gorde nahia, inoiz edo behin askatasun primitiboa deitu izan dudan hori berreskuratu eta erabiltzeko gogo bortitza.

 

* * *

 

        Literatur kongresu batean bi egun. Nola azaldu sentitzen dudan lotsa, nola adierazi kontzientzia ez dudala lasai, txoropito tontolapiko baten antza hartzen diodala neure buruari? Zergatik ez da inoiz horrelakorik aipatzen literatur kongresuetan?

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus