Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko urtarrilak 6

 

        Pixa egitera sartuta, armiarma bat ikusi dut komuneko ontziaren ondoko paretan. Komuneko paper puska bat hartu eskuan, babes gisa edo, eskuarekin harrapatu armiarma eta komuneko zuloan behera bota dut. Pixa egin eta bonbari tira egin diot ondoren. Armiarmak sentitzen duena irudikatzen hasi naiz: neuregandik oso gertu, burmuin ñimiño batean, oinaze latz ikaragarria, izaki batek gordintasun osoan bereganatua, eta neu izan naiz horren eragilea.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus