2000ko otsailak 24

 

        «Hi haut etxe mundu gero eta neguagoan».

 

* * *

 

        Bere sentikortasunik ezaren kausaz lotsaraino larriturik, ezer sentitu orduko —harrituta, miretsita, sinetsi ezinda—, berehala sentimendu horren idatzizko lekukotasuna ematera jotzen duen pertsona bihozgabea da, onenean ere, poeta.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus