2004ko otsailak 18

 

        Hunkitu egiten naute prentsaurrekoek. Kulturaren arlokoek behintzat. Hor du aurrean kazetariak sortzailea, behiala barruan indar menderaezinez erne zitzaion aspaldiko ilusio oro-irensle hura lanaren bide malkartsuetan taxutu ondoren, obra plazan erakustera irtena, maiteen duena pozik eta eskuzabal eskaintzen.

        Baina kazetariarentzat bat gehiago da artista, medikuarentzat eria izan ohi den bezala, adibidez.

        Eta are hunkigarriagoa bihurtzen du prentsaurrekoa kazetarion hoztasun baldar disimulatuak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus