Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko otsailak 26

 

        Nire oinetakoak erridikuluak dira. Nire galtzak erridikuluak dira. Nire alkandora, nire betaurrekoak, nire barruko elastikoa, nire galtzerdiak, nire galtzontziloak... Erridikulu nago. Erridikulua da ni hemen egotea. Kontu erridikuluak baino ez ditzaket esan, erridikulua da nire isiltasuna ere. Erridikuluak dira inoiz esan ditudanak oro, erridikuluak dira halaber nire egun isilak. Erridikulua ohar txiki hau koaderno erridikulu honetan, erridikulua honaino, interes erridikulu batek bultzatua, iritsi den irakurlea ere. Erridikulua da azken esaldi hau ere, guztiz erridikulua.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus