2005eko urtarrilak 12

 

        Autoa ondo aparkatu dut, horretarako ezarritako marren barruan, lasai lo egiteko. Gauaren erdian motozale batek ustekabean auto geldiaren ertz bat jo, airean ziztu bizian jaurtikia irten eta kaskezurra mila puskatan hautsiko balu ere, nik errurik ez dudala izan esateko moduan.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus