Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1990eko martxoak 23

OLATUAK ETA GU

 

        Itsasertzera joan ginen. Olatuen zarata entzun genuen iritsi bezain laster. Eta olatuen zarata entzun genuen musu luze eta gozoan bat egitean ere, olatuen zarata pixkana-pixkanaka elkarri arropak eranztean, elkar besarkatu eta astiro laztantzean, olatuen zarata etengabea larrua jotzen ari ginen bitartean, aurrera eta atzera, alde batera eta bestera. Olatuen zarata pausatua entzunez hartu gintuen larrualdi nekagarriaren ondoko lo lasaiak. Eta alde egin genuenean ere hantxe geratu zen olatuen zarata pausatu etengabea, aldagaitz, berdina beti, gureak ez zuela harritu esanez bezala, ez zuela axolarik, ez zela ezer ere.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus