2004ko abenduak 1

 

        Anemonak, barbarinak, itsasbelar forma hartzen duen sabelpea... Biluzik, Kirmen Uriberen ur azpiko poema sentsuala, Mikel Urdangarinen ahotsean... Bejondeiela, benetan! Baina, gaitz baten gisa, arrazoi jakinik gabeko ezintasun ikaragarri batek banantzen eta urruntzen nau edertasun ezin argi eta gardenago horretatik, arrotz sentiarazi arte.

        Ez dakit zer den. Baina nahita ere, ezin, ezin, ezin.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus