Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1988ko maiatzak 17

 

        Arazo bati bueltak ematen dizkiot hausnarketan eta ezin inondik inora konpondu. Orduan, arazoa laztandu egiten dut. Konponbide fantasmagorikoak asmatzen ditut, heroikoak ere bai. Ezintasuna sentitzen dut berriz ondoren eta arazoa laztantzen segitzen dut etsipenaren esparru hordigarrian barrena herrestan eramanez. Zoriontsua sentitzen naiz inondik inora, ahalegin guztiak eginagatik ere, ezin konpondu dudan arazoarekin.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus