Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1990eko urtarrilak 12

 

        Literaturaren erlijioari diodan fede xelebre hau galduko banu, libreago izango nintzateke, badakit hori, eta tarteka, batzuetan, askatasun horrekiko lilurak harrapatu ere egiten nau. Baina beldur handia diot hainbesteko askatasunari.

 

* * *

 

        «Yo voy soñando caminos / de la tarde! / Las colinas / doradas, los verdes pinos, / las polvorientas encinas!... / ¿Adónde el camino irá?» (Antonio Machado). Inoiz amaitzen ez den jakin-min madarikatu hau! Etxean goxo-goxo egon besterik ez eta!

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus