2005eko abuztuak 24

 

        Bizi zelarik gertutik ezagutu nuen hildako pertsona bati buruz mintzatzen naizen bakoitzean, bi kezkaren itzalek iluntzen didate gogoa: batetik, orain hilik den horri buruz esan dudana zuzena ote den zalantzak izaten ditut; bestetik, hila neu izan nintekeela bururatzen zait, eta orain hilik den hori mintza zitekeela nitaz, nik berari buruz mintzatzean izan dudanaren gisako patxadaz.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus