1999ko urtarrilak 14

 

        Ez dakit musean, txar amorratua naiz karta jokoan oro har, eta xakean ere baldarretan baldar. Kartarik eta fitxarik gabe ere, mahaitik eta taulatik at, bizitzaren karta eta xake jokoetan txarrenaren pareko nauzue: amodio lehietan, politika eztabaidetan, prestigio eta pribilegio ehizan... Ez dut balio A gezur, gezur ttiki edo egia nire (edo gure) beharretara egoki moldatua esanez B egia niretzat (edo guretzat) petral-gaizto kaltegarria modu sinesgarrian ezkutatu, ahantzarazi, saihestu edo gezur itxuraz mozorrotzeko, C helburu nire (edo gure) ustez justiziazkoaren bidea zabaltzea xede, D garaipen niretzat (edo guretzat) handiari begira betiere. Aurrez aurreko topaketa zintzorakoa da nire joera, eta aurrez aurreko topaketa zintzoan kausitzen ditut adiskiderik minenak eta garaipenik ederrenak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus