Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko martxoak 2

 

        Inguratzen gaituen gizarteak, kulturak, munduak irentsi egiten gaitu, jan, bereganatu. Oso gaztea izan behar da guztiz libre izateko, loturarik batere ez sentitzeko. Ustekabean egiten dira gero loturak, norbera konturatu gabe. Zibilizatu egiten da bat gizartearen ohiturak eta funtzionamendua ikasi ahala, berak nahi ez badu ere. Sustraiak sortzen zaizkio bati, hastapeneko askatasun primitiboa ukatzen dioten erroak egiten ditu. Orduan belaunaldi jakin bateko euskalduna da. Ez zuen uste inoiz halakorik izatera iritsiko zenik, baina orain egina dago, ez du erremediorik. Harrapatua dago definizio zital horretan.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus