Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1991ko azaroak 17

IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN

 

        Fabrika zahar abandonatu bateko hoditeriaren azpian, giltza herdoildu bat dago, inork bira emango balio mundua geldiarazi egingo lukeena. Fabrika horren bila nabil eguneroko ibilera noragalduetan, bilaketa hori dut zeregin, ogibide eta miseria, amets eta amesgaizto, babes eta mehatxu, bilaketa hori da nire bizitza. Bakardadearen morturik hustasunez beteenean ezkutaturik izan behar du fabrika horrek, ahanzturaren amildegirik zorrotzenean, izuaren gailurrik sakonenean. Eta bakardadean, ahanzturan eta izuan barrena egiten dut aurrera egunez egun. Giltza ezkututik gero eta gertuago sentitzen naiz. Egun batean jakingo duzue nire berri.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus