2005eko abenduak 30

 

        Aspaldiko joera dut aurrenik derrigor egin beharrekoa egin eta hautazko zereginen plazera ondorenerako uztea. Ez naiz alferrik kristautasun bete-betean hezia.

        Baina derrigor egin beharrekoarekin hautazko zereginekin baino gehiago gozatzen dut; horren lasai uzten nau kontzientziak derrigorrezko zereginetan ari naizenean, horren gogor eta zakar astintzen nau kontzientziak hautazko zereginetako plazeren bila ari naizenean.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus