1998ko maiatzak 16

 

        Badira bihotza esku artera aterata mintzatzen diren pertsonak, eskuak guregana luzatu eta bihotza gure begien aurre-aurrean jartzen digutenak, sentimenduen bilgune likatsu eta labain horretako ñabardurarik ñimiñoenetan ere zehaztasun osoz erreparatzeko aukera izan dezagun. «Ez, ez, bihotza ez atera», esaten diegu, aztoratuta, larrituta, inguruetara begira, inork ikusiko ote gaituen lotsaz, «bihotzaren lekua hor barruan dago, barruan dago seguru, kanpoa arriskutsua da bihotzarentzat. Sar ezazu bihotza barruan agudo, mesedez!». Berezko joera dute, ordea, eta ez dute kasurik egiten. Ez dira asko. Maitagarriegiak dira.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus